Guri buruz
A+B (Yon & Igor) gaur egun iluntasuna eta gauarekin dugun harremana ikertzen dituen bikote artistikoa da.
Argiak, soinuak eta irudiak espazioaren pertzepzioa eraldatzen duten instalazioak sortzen ditugu. Interesatzen zaigu zer agertzen den argia murrizten dugunean, nola aldatzen den gure arreta eta zer ikas dezakegun iluntasunean geratzean.
Ikerketa hori Argiaren Basoan gauzatzen da, Bizkaiko baso batean dugun laborategi artistikoan, eta beste espazio batzuetarako obretan ere garatzen da.
Arte digitaletik, ikus-entzunezko esperimentaziotik eta kultura elektronikotik gatoz. Proiekzioak eta sistema generatiboek gure praktikaren parte izaten jarraitzen dute. Gure praktika gauera, paisaiara eta haietan uzten ditugun arrastoetara bideratuta dago gaur egun.
